XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laño gizakeraz
maite zuten beraz,
guziek bañan aintzaz
ez zioten arras
apalegi zen-eta bere egikeraz.

Oldez bai eta moldez margoztuz gañera,
fleitean zun olea zer nai txedera:
antzak itxurapentzen bai fiña manera,
eskolaz ta baitakoz zegien, bitara.

Aguren gisara,
atxo kuxkux era,
gazteen joera
¡nola ari zun, ara!
Giza-gauzok margozten, a zen aisera!.

Auzoa dugu larri, itunik ta samin,
betartera dakarte orok barrumin.

Il denaz oro mintzo damuz alkarrekin;
naigabeak jorikan, ezbearrak eragin.

Baiki da gogomin
bakanetan bezin.

Errukirik baldin,
utz nerea dadin
Kalean dugu nausi hits ta dolumin.